XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

flash

Dama eta Kardinala antzeslana abenduaren 11n

Abenduaren 11n, arratsaldeko 8etan, Ane Gabarain eta Felipe Barandiaran aktoreak, Dama eta Kardinala antzezlana eskeiniko digute Leitzako Zineman, Kultur Taldeak antolatuta.

Autobiderako bidearen konponketa

Leitza eta autobidearen arteko bide konponketa lanetan ari den enpresak Iruñera joateko Uitziko bide zaharra erabiltzeko eskatu du, bai azkarragoa delako (semaforoetan denbora asko igaro behar da) bai kamioa hobeagoa dagoelako, baita lanerako traba eta arrisku gutxiago izanen luketelako ere.

Zinema emanaldiak

Abenduaren 3 eta 4an, ostiral eta larunbatarekin, gaueko 10,30etan La vida es bella filmea eskainiko dute.

Abenduaren 10 eta 11n berriz, ordu berean, Gato negro, gato blanco filmea.

Etxekoandre elkartea

Fatima Ramos da berriki sortu den etxekoandre elkartearen lehendakaria. Ekitaldi batzuk antolatu dituzte dagoeneko.